
Kirolaria bazara segi merituak egiten horrela deitzeko baina "kirolarien klubean"sartu nahi baduzu eta bide batez zure osasuna hobetu nahi ere, ez dago atsakirik, ez dago "ez daukat denporarik" esaterik, benetan ez da zaila zure bizimoduan zenbait aldaketa txiki egitea.Zure eguneroko jardueretan izan ditzakezu aukera galantak kirol pixkat sartzeko eta osasunaren alde jokatzeko.Hemen izango dituzu orientabide batzuk baina hori bai , nagiak atera eta alferkeriari uko egin, zure partez zer edo zer ipiko beharko duzu gutxi bada ere.Hona hemen aholkuak:
- Zure etxetik kalera joateko ez erabili igogailua, jeitsi oinez.Eta astean hirutan edo oinez igo ere.
- Asteburuetan denpora libre gehiago duzunez, saiatu hau: ogia edo/ta egunkariaren bila, edo erosketetara bazoaz, hubil duzun dendara joan ordez zoaz 10 minututara dagoen beste batera.
- Eetxetik 10min. baino gutxiago ematen badituzu lanera joateko ez erabili garraio publikorik, zoaz oinez.Zure lantokia urrun badago eta garraio erailtzen baduzu, ez egin bide osoa, egizu oinez zati bat.
- Ez ahaztu etxean ere zenbait ohiko lan lagungarriak direla: etxeko garbiketa, arropak eskegitzea lehor daitezen (batez ere goian badago eskegilekua), ohea egitea, umeekin jolastea...
Honekin batera zure elikadura ere zaintzen baduzu, denpora gutxitan ongietorria izango zara "kirolarien klubera".Orain zure txanda da, eta gaur hasiz gero bihar baino hobeto.Ala ba!, zer egiten duzu oraindik hemen?Alde eta hasi ipurdia mugitzen!